JOLASTEKOAK

Akerra ikusi dugu

Akerra ikusi dugu

Akerra ikusi degu baratzean jaten.
Makilla ikusi degu aker hori jotzen.
Makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Sua ikusi degu makil hori erretzen.
Ura ikusi degu su ori itzaltzen.
Urak sua, suak makilla,
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Idia ikusi degu ur hori edaten.
Ura ikusi degu su hori itzaltzen.
Urak sua, suak makilla,
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!

Soka ikusi degu idi hori lotzen.
Ura ikusi degu su hori itzaltzen.
Sokak idia, idiak ura,
urak sua, suak makilla,
makillak akerra, akerrak artoa,
akerra ken.
Baratzetik akerra ken.
Ken, ken, ken, ken!
Alaiki
ALAIKI

ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK
ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK
ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK
ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK, MINGAINA
ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK, MINGAINA, SUDURRA
ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU
ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
ESKUAK, HANKAK, HORTZAK, MINGAINA, SUDURRA, IPURDIA
ALAIKI ABESTEN DUGU
ALAIKI KANTATZEN DUGU

ALAIKI ABESTEN DUGU DENOK BATERA
Alea tita konba
ALEA TITA KONBA
ALEA
ALEA
ALEA TITA KONBA
ALEA TITA KONBA
AMASA AMASA AMASA
AMASA AMASA AMASA
O ALOE ALOE ALOA
O ALOE ALOE ALOA
MANBO
MANBO
EPI EPI EPAPAO
EPI EPI EPAPAO
ZI ZA ZI ZA
IE IE
ZI ZA ZI ZA
IE IE
ZI
IE
ZA
IE
ZI ZA ZI ZA IE IE
GOAZEN BERRIRO HASTERA

(Bukatzeko: GOAZEN BERRIRO ISILTZERA)
Aldapeko-KALAKAN ETA MADONNA
Aldapeko-KALAKAN-MADONNA

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ongi!
Aldapeko-OSKORRI
Aldapeko-Oskorri

Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ongi!
Aldapeko-SAGARRA JOTZEA IGARTUBEITIN
Aldapeko
Aldapeko sagarraren
adarraren puntan
puntaren puntan
txoria zegoen kantari.

Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork dantzatuko ote du
soinutxo hori?

Zubiburu zelaieko
oihanaren zolan,
zolaren zolan,
lili bat bada beilari.
Xiru-liruli, xiru-liruri,
nork bilduko ote du
lili xarmant hori?

Mende huntan jasan dudan
bihotzeko pena,
penaren pena,
nola behar dut ekarri?
Xiru-liruli, xiru-liruri,
zuk maitea hartzazu ene pena hori!

Ongi!
Ameriketara joan nintzen
AMERIKETARA JOAN NINTZAN

AMERIKETARA JOAN NINTZAN
ZENTIMORIK GABE
HANDIK ETORRI NINTZAN MAITIA
BOST MILOIEN JABE.
TXIN, TXIN, TXIN, TXIN,
DIRUAREN HOTSA,
HAREXEK EMATEN DIT MAITIA
BIHOTZIAN POZA. (BIS)
Animaliak
Animaliak

OIHANETIK BADOAZ ANIMALIAK
HANDIAK TA TXIKIAK ANIMALIAK (BIS)
SUGEA ARRASTAKA DABIL (BIS)
TXANTXANGORRIA HEGAN DOA (BIS)
BARRASKILOA MOTEL DOA (BIS)
BASURDEA SALTOKA DABIL (BIS)
OIHANETIK BADOAZ ANIMALIAK

HANDIAK TA TXIKIAK ANIMALIAK (BIS)
Antoni Antoni
ANTONI ANTONI

ANTONI! ANTONI!
ZURE ATEAN NAGO NI.
AI, ANTON! AI, ANTON!
ATE ONDOAN, HOR KONPON (BIS)

HORMATXORIAK NEGU GORRIAN
EZ DU ATSEGIN ELURRA:
ZERUA GOIBEL, KABIA HOTZA
ETA JANARI GABE LURRA.
AI, MAITE, NIRE BIHOTZAK DUEN
ZURE HOTZAREN BELDURRA!
BIONTZAT KABI BAT BEROTZEKO
BILDUKO NUKE EGURRA.
Apalatxo
Apalatxo

APALATXO APALATXO
ZEIN EDERKI ZEIN EDERKI
APALATXO APALATXO
JOLASTEN GOIZETIK
ESKUAK GERRITIK
ORAIN HANKA PUNTATIK
GERO BELAUN GAINETIK
LURRA JOAZ AZKENIK.
APALATXO APALATXO
ZEIN EDERKI ZEIN EDERKI
APALATXO APALATXO

JOLASTEN GOIZETIK 
Arantxa Zabalete-Txantxariak
Arantxa Zabalete

ARANTXA ARANTXA ARANTXA 
 ZABALETE BELETE 
 BAIETZ ESATEN BADUZU 
 BARRE EGINGO DUZU 
 EZETZ ESATEN BADUZU 
 ESKUA, ESKUA MUGITU

BI ESKU, BI ESKU MUGITU 
 HANKA BAT, HANKA BAT MUGITU 
 BI HANKA, BI HANKA MUGITU
Arraina marraina

Arraina marraina

ARRAINA MARRAINA
NORA ZOAZ HAIN ARIN?
ITSASORA NOA

NIRE LAGUNEKIN.
Arre arre mandako
Arre arre mandako

ARRE ARRE MANDAKO
BIHAR TOLOSARAKO
ETZI IRUNERAKO
HANDIK ZER EKARRIKO
ZAPATA TA GERRIKO
HAIEK NORENTZAKO

MIRENENTZAKO
Astoa ikusi nuen-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Astoa ikusi nuen

Astoa ikusi nuen betaurrekoekin,

buruan txapela ta gabardinarekin,
ile luzea eta bibotearekin
hizketan egon nintzen atzo berarekin.

Astoak esan zidan triste zegoela,
oso zatarra zela bere ikastola,
berak gure gelara etorri nahi zuela,
gure artean ondo konponduko zela.
Baietz esan nion nik, lasai etortzeko,
arkatza eta bloka dendan erosteko,
astoa izan arren, trankil egoteko,
asko ikasi eta txintxo portatzeko.
Astoa etorri zen hurrengo goizean,
jantzi polit bat zeukan jantzirik soinean.
Maisuak esan zion: eseri lurrean,
astotxo, ez baitzera kabitzen mahaiean.
Hondartzako eguna iritsi zenean
astoa portero ta denak futbolean.
Baloi batek jo zuen astoa buruan,
lurrera erori zen hiltzeko zorian.
Azkar deitu zioten sendagileari,
baita Donostiako anbulantziari.
Orain klinikan dagon asto gaixoari
esan nahi nioke: "Lehen bait lehen etorri".
Autobusa-Txantxariak
Autobusa

BADATOR AUTOBUSA JENDEAREN BILA
BIDAIATU NAHI DUENA IGO DADILA
NORA JOANGO GARA BIDEAREN BARRENA?
ALDAPA GORA ALDAPA BEHERA
EZKERRERA ESKUBIRA

ETA GERO AURRERA IRITSI GARA GELTOKIRA.
Begira begira uztai biribila
Begira begira uztai biribila

BEGIRA BEGIRA UZTAI BIRILA,
ZERTARAKO ZERTARAKO!
DENOK JOLASTEKO.
BARRURA TXUP TXUP!

KANPORA TXUP TXUP!
Behatz jolasa
Behatz jolasa

HONEK ARRAUTZA EROSI,
HONEK GATZA BOTA,
HONEK FRIJITU,
HONEK PIXKAT DASTATU,

HONEK DENA ZURRUPATU.
Bi beso ditugu
Bi beso ditugu

BI BESO DITUGU ETA BI ESKU
BIETAN HAMAR HATZ HONELA MUGITZEKO
BI HANKA DITUGU ZUTIKAN EGOTEKO
BI OINAK DITUGU PAUSOAK EMATEKO

SALTOKA SALTOKA KALEAN JOLASTEKO.
Bizikletan txirrin txirrin
Bizikletan txirrin txirrin

BIZIKLETAN TXIRRIN-TXIRRIN
TXIRRINAK JOTZEN TXIRRIN-TXIRRIN
BAZTER GUZTIAK EZAGUTZEN
NIRE BIZIKLETAREKIN.
BIZIKLETAN TXIRRIN-TXIRRIN
TXIRRINAK JOTZEN TXIRRIN-TXIRRIN
BAZTER GUZTIAK INARROSTEN

NIRE BIZIKLETAREKIN
Bizirik gaudelako
Bizirik gaudelako

Nahiago nuke banitu
hegal bizkor zabalak
joan ahal izateko
aise zure ondora
ta belarrira xamurki esan
nik maite zaitudala
piztu dizudan suziak
zugan iraun dezala.
Kantu hau nahi dizut
eman zuri herria
gu gara iturri zaharreko
ur berria.
Oraindik azi asko dut
zuregan landatzeko
esan ez ditudan hainbat
olerki eta asmo
elkar lotzen gaituzten sokak
ez dira apurtuko
bizirik gauden artean
bizirik gaudelako.
Kantu hau nahi dizut
eman zuri herria
gu gara iturri zaharreko
ur berria.
Ahal zutena eman zidaten
ta erakutsi itzultzen
haundia banago ere
zure albora etortzen
ez baititu semeak amak
inoiz alboratzen
ni zurea zu nerea
beti izan gaitezen.
Kantu hau nahi dizut
eman zuri herria
gu gara iturri zaharreko

ur berria.
"Din dan matutian"
Din dan matutian”
Din-dan matutian
hiru ezkila din-dan boleran (Bi)
dorrean bi uso hegalari...
"Elefantea da!"
Elefantea da!

Ikusi, ikusi han! Teilatu gainean.
Kriston aberea triziklo batean.
Tronpa du aurrean, isatsa atzean.
Ja, ja, ja! Elefantea da!
Esan esan ama
Esan esan ama

ESAN, ESAN, AMA
JAKIN, JAKIN NAHI DUT,
JAKIN ZERTARAKO DITUDAN ESKUAK.
GAUZAK UKITZEKO,
HORI BAITA KONTUA.
A! BAI! A! BAI!
ESAN, ESAN, AMA
JAKIN, JAKIN NAHI DUT,
JAKIN ZERTARAKO DITUDAN ESKUAK.
MUSIKAK SORTZEKO,
HORI BAITA KONTUA.
A! BAI! A! BAI!
ESAN, ESAN, AMA
JAKIN, JAKIN NAHI DUT,
JAKIN ZERTARAKO DITUDAN ESKUAK.
LAZTAN EGITEKO,
HORI BAITA KONTUA.

A! BAI! A! BAI!
Eskutxoa
Eskutxoa

ESKUTXOA, ESKUTXOA
NON ZAUDE?
HEMEN NAGO
HEMEN NAGO
KAIXO LAGUNTXOA
KAIXO LAGUNTXOA
BANOA,

NI ERE BAI.
Etxetxo bat daukat
Etxetxo bat daukat

NIK ETXETXO BAT DAUKAT
EDERRA EDERRA
ATEA JOTZEN DUT
HORRELA ETA HORRELA
LEIHOAK IREKITZEN
HORRELA ETA HORRELA
ETA TXIMINIATIK
KEA GORA GORA DOA
Euskeraz jolasten
EUSKARAZ JOLASTEN
EUSKARAZ JOLASTEN,
IKAS DEZAGUN,
EUSKARAZ JOLASTEN,
GAU ETA EGUN,
EUSKARAZ JOLASTEN
LAGUNARTEAN,
EUSKARAZ JOLASTEN
GELA ETA KALEAN.
"Galleta malleta"
Galleta malleta

Galleta malleta
esnetan bustiko
ahoan sartuko
ta irentsiko.
Non dago galleta?

TRIPAN!!!!
Garraioak
Garraioak

LEHENGOAN TRENA EROSI NUEN,
BAINA TRENBIDETIK IRTEN EGIN ZEN.
GERO AUTO BAT EROSI NUEN,
BAINA GAU BATEZ LAPURTUN ZIDATEN.
ATZO MOTORRA EROSI NUEN,
BAINA KASKORIK ONDOAN EZ NUEN.
BIZIKLETA BAT EROSI NUEN,
BAINA BIDEGORRIRIK EZ ZEGOEN.
TRIZIKLOA EROSI NUEN,
BAINA GURPILAK LEHERTU EGIN ZIREN
PATINETEA EROSI NUEN,
BAINA KOSKAN IPURDIKOA HARTU NUEN.
MAKULU PAREA LORTU NUEN,
HAUEK BAI EZ DIRELA INOIZ APURTZEN.
GOIZEAN LAGUNEKIN EGON NINTZEN,

HAUEK BAI BETIKO IZANGO DITUT HEMEN
Habanera
Habanera

Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza
berdin kontsumi nezake
banilla gozo artean,
itsaso urrun batetan
irudimena galdurik
udaberriko euritan
larrosak pizten ikusiz.

Osaba komertzianterik
ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen
bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla fiûak
udako arratsaldetan,
errosario santua
neguko gela hotzean.

Ezpainek gordetzen dute
ezpain bustien gustoa
desiozko hotzikaran
etsipenaren tamalez,
gaua zelatan dakusat
kontzientzia bilutsik
badoaz orduz geldiak
gogorapenen hegalez.

Jaio giûen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Tabako, ron ta kanelaz
girotutako arratsetan
algarak entzuten ziren
Habanako putetxetan,
abanikodun mulatak
gauari haize egiten
musiken aide nagiek
odola erretzen zuten.

Jaio giûen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.
Haizearen herrira-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Haizearen herrira

HAIZEAREN HERRIRA
JOAN NINTZEN BEHIN BATEAN
TXOKO DENAK ZEUDEN
USAIN GOZOZ BETEAK
LALARALA LARALA
LALARALA LARALA
TXOKO DENAK ZEUDEN
USAIN GOZOZ BETEAK
HAIZEAREN HERRIAN
LORATZEN DAGO BIZITZA
LORETAN ZELAIAK
LOREZ LORE ZUHAITZAK
LALARALA LARALA
LALARALA LARALA
LORETAN ZELAIAK

LOREZ LORE ZUHAITZA
Han zeuden-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Han zeuden

HAN ZEUDEN
KROKODILO ETA TXIMINOA,
ARRATOI TXIKIA
ARDI TXURIA,
KATU, OILAR, ELEFANTE
EZ ZEN INOR FALTAN,
EZ DAKIT NOLA ESAN DUDAN

GOAZEN BERRIRO HASTERA.
Hizkien maleta

HIZKIEN MALETA

A B C D E

F G H I

J K L

M N Ñ O

P Q R S T

U V W

X Y Z
HAUXE DA HAUXE DA HIZKIEN MALETA

GURE ALFABETOA MUSIKAZ BETETA (BIS)
Ikusi ikusi han
Ikusi ikusi han

Ikus ikusi han
Teilatu gainean
Kriston aberea
Teilatu gainean
Tronpa du aurrean
Izatza atzean
jajajaja elefantea da


Ixil ixilik
Ixil ixilik

IXIL IXILIK DAGO
KAIA BARRENIAN
UNTZI TXURI POLIT BAT
URAREN GAINEAN (BERRIZ)
GOIZEKO ORDUBIETAN
ESNATUTZEN GARA
ARRANTZALEAK BETI
JOATEKO URRUTIRA (BERRIZ)
ZERGATIK ZERGATIK ZERGATIK ZERGATIK?
ZERGATIK NEGAR EGIN
ZERUAN IZARRA DAGO
ITSASO ALDETIK (BIS)
BAT, BAT, BAT, BAT PARRANDAN IBILI BAT PARRANDAN IBILI
BI, BI, BI, EZ NAIZ ONGI IBILI EZ NAIZ ONGI IBILI
HIRU, HIRU, HIRU, KOLKUA BETE DIRU KOKLUA BETE DIRU
LAU, LAU, LAU, SARDINA BAKALAU
HAU DEK HAU DEN HAU DEK UMORIA
KONTSOLATZEKO KONTSOLATZEKO
EUSKALDUN JENDIA
KALEAN GORA KALEAN BEHERA
KALEAN GORA ZEZENA AIAIAI (BIS)
KALEAN GORA KALEAN BEHERA
KALEAN GORA KALEAN BEHERA…
KALEAN GORA KALEAN BEHERA…
KALEAN GORA ZEZENA (BERRIZ)


Jon Braun-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Jon Braun

Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen
indio txiki bat zen

Txiki bat, txiki bi, hiru indio txiki
lau txiki, bost txiki, sei indio txiki
zazpi txiki, zortzi txiki,
bederatzi indio txiki,
hamar indio txiki,

Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen
Jon Braun indio txiki bat zen

indio txiki bat zen
Kafe frantses baten
kafe frantsez baten


kafe frantsez baten, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen 
minue, minue, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen
Kanika txiki bat
KANIKA TXIKI BAT

KANIKA TXIKI BAT DABIL
SALTOKA ESKUTIK ESKURA
NORK OTE DU ?
NORK OTE DU?
NORK OTE DU NIRE KANIKA ?

KANIKA, KANIKA, KANIKA
"Kanuto" OSKORRI
"Kanuto" OSKORRI
Egun baten Kanuto
kalera joan zan,
karruak zapalduta
etxera joan zan.

 Amak esan ei eutsan
lotara joateko,
atzera kontestau eutsan
ez dot nahi amatxo.

 Kanuto Zizilindro,
zilindro, Zilindro,
Kanuto Zizilindro...
 pux ! pux ! pux !
Kattalin
Kattalin

ENE MAITE, ENE MAITE
ENE MAITE KATTALIN
SEKULAKO TA BETIKO
GALDU ZAITUT KATTALIN.

ENE MAITE, ENE MAITE
ENE MAITE KATTALIN
SEKULAKO TA BETIKO
GALDU ZAITUT KATTALIN.

ETXE TXIKI TXUKUN BATEN
ZURE AITATAMAKIN
ZINEN BIZI, ZINTZO BIZI
ENE MAITE KATTALIN.


ENE MAITE, ENE MAITE
ENE MAITE KATTALIN
SEKULAKO TA BETIKO
GALDU ZAITUT KATTALIN.
 
Klin klan
KLIN KLAN

KLIN, KLAN, KLIN, KLAN
EURI TANTAK, EURI TANTAK
KLIN, KLAN, KLIN, KLAN

EUIR TANATAK KALETAN.
"Kolore kolore" MIXEL DUCAU ETA ZALDIBOBO
Kolore kolore

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Urdina...zuk nahi duzu urdina
nik maiteago horia
bien artean ferdea sortuko da
ezkerra, eskuina, gibel edo aintzina
bakoitzak bere bidea
berarentzat onena!

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.

Amaia, Jonekin maitemindua
zoritxarrez Arantxa da
Jonen amodioa, ze lastima!
alboan beti dauzkat
bai Olga ta bai Olatz
eta nik maitatzen dut Amaia
mundua gaizki egina da!

Kolore, kolore ta gustu guziak
denontzat, denontzat ez dira berdinak.
Korru korruan
Korru korruan

Korru, korru korruan
jolasean eta kantuan.
Korru, korru, korruan
orain dira bai kontuak.

Hanka puntaz ukituaz
Bat, bi, hiru

Behatz puntaz ukituaz
Bat, bi, hiru


Korru, korru, korruan…
Lastozko zubixe
Lastozko zubixe

Markosek egin eban
lastozko zubixe
bertatik pasatzeko
bera ta txarrixe
hasi ziran pasatzen
jausi zan zubixe
Markosek hartu eban
kristoren ostixe.

Errekatik urten zan
goraino bustirik
gainera sikatzeko
ez zan eguzkirik,
egindakoarekin
guztiz damuturik
berriz ez dau egingo
lastozko zubirik.

Horrelaxe hil jako
makina bat pizti,
baina aurrera doa
euri zein eguzki,
berari bardin jako
busti zein ez busti
errekan zehar doa
txarri eta guzti.

Erreka baztarrean
guardarekin kezka
lizentzi barik egin
ete dauen peska,
eskuak gora jasoz
Merkosen protesta:
"Hau neure txarrixe da
arrankarixe ez da".

Erreka pasa eban
berak ozta, ozta,
gero guarda dala-ta
txarri horrek ospa,
Markos bere atzetik
mekaguen dioska:
"Erreka pasatzea
ez jar gitxi kosta".

Markosen txarrixe zan
artoz hasitakoa
San Martinetarako
berebizikoa,
berari alde eginda
hor igesi doa:
Agur solomo eta urdaiazpikoa.

Txarrixe maite eban
eta ez besterik
munduan ez zegoen
holako piztirik,
pentsatzen dago hilda
ala dan bizirik
txarrixe topau ezin
holako ostirik.

Bere txarrixen bila
behera eta gora
igesi egin deutso
ta ez daki nora
eta pentsamentu hau
datorko gogora:
"Gatzelaskaren baten
gordeta egongo da"
Lehenengotxo hori...
Lehenengotxo hori..

LEHENENGOTXO HORI,
PUNTA BEHATZ HORI,
BESTE GUZTIEN ARTEAN
LODIA DA HORI.
BIGARRENTXO HORI,
PUNTA BEHATZ HORI,
BESTE GUZTIEN ARTEAN
BIKORRA DA HORI.
HIRUGARRENTXO HORI,
PUNTA BEHATZ HORI,
BESTE GUZTIEN ARTEAN
LUZEA DA HORI.
LAUGARRENTXO HORI,
PUNTA BEHATZ HORI,
BESTE GUZTIEN ARTEAN
ALFERRA DA HORI.
BOSGARRENTXO HORI,
PUNTA BEHATZ HORI,
BESTE GUZTIEN ARTEAN,

TXIKIA DA HORI.
"Lehoi baten bila"
Lehoi baten bila noa

LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
ZUHAITZ BAT
ZUHAITZ LUZE BAT
ZUHAITZ LUZE LUZE BAT!
ZUHAITZ LUZE LUZE LUZE BAT!
IGO NAIZ
BEGIRATU DUT
JAITSI NAIZ
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
ITSASOA
ITSASO ZABALA
ITSASO ZABAL ZABALA
ITSASO ZABAL,ZABAL,ZABALA
MURGILDU NAIZ
IGERI EGIN DUT
ATERA NAIZ
LEHOI BATEN BILA NOA
HANDIENA HARTUKO DUT
EZ DUT BELDURRIK
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA! AJA!
KOBAZULO BAT
KOBAZULO ILUN BAT
KOBAZULO ILUN ILUN BAT
KOBAZULO ILUN ILUN ILUNA
SARTU NAIZ
BEGIRATU DUT
IKUTU DUT
BURU BAT!
BI BELARRI!
BI BEGI!
BIBOTEAK!
MUTURRA!
AHOA!
HORTZAK!
LEHOI BAT!!!
BUELTA EMAN DUT
KORRIKA EGIN DUT
KOBAZULOTIK ATERA NAIZ
ITSASOAN SARTU NAIZ
IGERI EGIN DUT
ITSASOTIK ATERA NAIZ
ZUHAITZERA IGO NAIZ
ZUHAITZETIK JAITSI NAIZ
ETXERA JOAN NAIZ
OHE AZPIAN SARTU NAIZ

LEHOI BATEN BILA NINDOAN
EZ NUEN HANDIENA HARTU
BELDURRA IZAN NUEN
BEGIRA ZENBAT LORE
AJA, AJA!
Lotan nago
Lotan nago

Lotan nago, begiak itxita
Lotan nago, begiak itxita
Ring eta ring, ezin lorik egin!
Ring eta ring, ezin lorik egin!
Esnatu naiz, pijama jantzita
Esnatu naiz, pijama jantzita
Ring eta ring, ezin lorik egin!
Ring eta ring, ezin lorik egin!
Zarata asko, banoa korrika
Zarata asko, banoa korrika
Ring eta ring, ezin lorik egin!

Ring eta ring, ezin lorik egin!
Mari txipi-Txantxariak
Mari txipi

KALETIK NINDOALA
MARITXIPI IKUSI NUEN
ETA ERAKUTSI ZIDAN
MARITXIPI DANTZATZEN.
DANTZA TXIPI-TXIPI
DANTZA TXIPI-TXOP
DANTZA TXIPI-TXIPI

BAINA DANTZATU ONDO.
"Maritxu nora zoaz?
Maritxu nora zoaz?

Maritxu nora zoaz eder galant hori?

Iturrira Bartolo nahi badezu etorri
Iturrian zer dago?
Ardotxo txuria
Biak edango degu nahi degun guztia.

Maritxu, zuregana biltzen naizenian,
poza nabaritzen det nere barrenian
Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen
ur bila nuanian banauzu laguntzen

Maritxu, lagunduko dizut gaur mendira,
ur fresko eder bila hango iturrira.
Iturri eder hortan dagon ur garbiak,
Bartolo, alaituko dizkizu begiak.

Maritxu, nere aurrez ez jarri serio
zuri dizudalako zenbait amorio.
par irri gozozkoa egiten badezu
bihotza atseginez betetzen didazu.

Maritxu, baldin asmo badezu ezkontzia,
lendabiziko nintzaz oroitu zatia.
Zure mende jartzen naiz denbora guziko,
Bartolorekin gaizki ez zera biziko.



Martuteneko trena-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Martuteneko trena

Triki-traka, triki-traka
martuteneko trena,
triki-traka, triki-traka
zubitik barrena.

Aurretikan dabilena
aurrera dihoala,
azkena datorkigula
galditu dadila.
 
Matxinsaltoa
Matxinsaltoa

MATXIN, MATXIN , MATXINSALTO
MATXIN MATXIN SALTARI
SALTO, SALTO TA SALTOKA
HEMENDIK HARA NABIL.



Musika egin dezagun
Musika egin dezagun
MUSIKA EGIN DEZAGUN,
MUSIKA TRESNAK HARTUZ
IRRI HANDI BAT MARGOTU
ETA KALEAN LAGUNEKIN DANTZATU(BIS)

DANBORRA JO, DANBORRA JO PORONPORONPOPO
BIOLINA JO, BIOLINA JO
ÑIÑIÑIÑIÑIÑI

TRONPETA JO, TRONPETA JO TURUTURUTUTU

TXALAPARTA JO, TXALAPARTA JO

TTAKUN TTAKUN TTAKUN.
Nire lagunaren txakurrak
Nire lagunaren txakurrak


Nire lagunaren txakurrak,
nire lagunaren txakurrak,
nire lagunaren txakurrak
gitarraZ ABESTEN DU.(BIS)
TA HORRELA Fli fla fli flaio,
fli fla fli flaio,
fli fla fli flaio,
gitarraZ ABESTEN du.
Orokieta Herri Eskola
Orokieta Herri Eskola

OROTARIKOA ORO OROKIETA
ESKOLA EUSKALDUNA ESKURA DUGUNA
HERRIKOA ETA BETIKOA
HAUR, GURASO ETA IRAKASLE
ZENBAT JOLAS ETA BARRE
HOBE BIZIKO GINAKE
ETXERAKO LANIK GABE
EZBERDINAK GAREN ARREN
TEILATU BERA ATERPE
OROKIETAKO ATEAK

DENONTZAT ZABALIK DAUDE
"Ostirala"
OSTIRALA

Ostirala, iritsi da,
iritsi da, ostirala
pozez betetako eguna
zatoz gurekin laguna
Mantalak etxera eta
bi egunetako oporrak [oporrak bi egunetan]
astelehenean berriro_ere
bilduko gara ikastolan [bilduko gara gure gelan]
Laralala...
Ostirala, iritsi da,
iritsi da, ostirala
pozez betetako eguna
zatoz gurekin laguna
Mantalak etxera eta
bi egunetako oporrak [oporrak bi egunetan]
astelehenean berriro_ere bilduko gara gure eskolan [bilduko gara gure gelan]
Parabapapa-Txantxariak
Parabapapa

PARABAPAPAPAPARABA
PARABAPAPAPAPARABA
PARABAPAPAPAPARABAPA
PARAPAPARABAPA.
PEREBEPEPEPEPEREBE…
PIRIBIPIPIPIPIRIBI…
POROBOPOPOPOPOROBO…

PURUBUPUPUPUPURUBU… 
Paristik natorren
Paristik natorren

Paristik natorren
Artista bat naiz ni.
Paristik atoren
Artista bat haiz hi.
Ondo jotzen det!
Baita guk ere!

Danborra nik jotzen det!
Pron, pron, pron, …

Paristik natorren…

Txindata nik jotzen det!
Txindata, txindata, …
Pron, pron, pron, …
Paristik natorren…

Biolina nik jotzen det!
Tiriri, tiriri, …
Txindata, txindata, …
Pron, pron, pron, …

Paristik natorren…

Turuta nik jotzen det!
Tururu, tururu, …
Tiriri, tiriri, …
Txindata, txindata, …
Pron, pron, pron, …

Paristik natorren…

Dunbala nik jotzen det!
Dunbala, dunbala, …
Tururu, tururu, …
Tiriri, tiriri, …
Txindata, txindata, …

Pron, pron, pron, …
Pasaiako herritik
Pasaiako herritik

PASAIAKO HERRITIK DATOR NOTIZIA
ZEZEN BAT IZAN DALA JENIOZ BIZIA
KANTATUTZERA NUA BISTAN IKUSIA

ALEGRATZEKO TRISTE DAGOEN GUZIA.
Pelaio deunaren ereserkia-Zarautz
Pelaio deunaren ereserkia

Zarauztarrak hartu zaitugu
Pelaio, Pelaio, zaindaritzat
Zugana gatoz fedez beterik
Pozgarri izan guretzat
Pozgarri izan guretzat.
Garbitasuna gordetzearren
Eman zenduan bizia
Lirio eder horregatikan
Utzi zenduan guzia
Alperrik dabil errege gaizto
Maltzurkeriaz betia
Zure bihotza aurkituko du
Pekaturako itxia.



"Pingui"
Pingui

Pingui pinguino txiki-txikia
Plist!plast! Plist! Plast!
sabela zuria. (bi aldiz)

Txano Borobila bufanda gorria
Plist!plast! Plist! Plast!
dotore jantzia. (bi aldiz)

Ur hotzetan eskuin eta ezker
Plist!plast! Plist! Plast!
Moko luze oker. (bi aldiz)

Negua heltzean lodi-lodia
Plist!plast! Plist! Plast!
Mugitu ipurdia. (bi aldiz)
Pin pan sua
Pin pan sua

PIN PAN SUA
AMONAREN PIKUA
PIN PAN SUA

AITONAREN PIKUA
Pin pon pilota naiz
Pin pon pilota naiz

NI PIN PON PILOTA NAIZ
TA SALTO SALTO SALTO
SALTOKA ARI NAIZ
IKUTZEN BAZAITU
SALTO EGIN ZAZU
IKUTZEN BAZAITUT

SALTO EGIN ZAZU
Pita pita margarita
Pita pita margarita

PITA PITA MARGARITA
TXURIA ETA POLITA
IJI – AJA LARANJA
HORIXKA ETA PERTXENTA
GURI – GURI MARRUBI

MAIATZEAN ETORRI
"Plisti plasta"
Plisti plasta

Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Zaparrada, zipristin,
harri koskor eta buztin.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Bota berri ta guzti
irten naiz etxetik,
gauez egin du eta
euria gogotik.
Putzutan ez sartzeko
nire amak esan dit.
Berak esandakoa
egin behar beti.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.
Zaparrada, zipristin,
harri koskor eta buztin.
Plisti-plasta, plisti-plaust
mela-mela eta blai-blai.


"Polonesa" ENE KANTAK
ERRALDOIAK DANTZAN DAUDE
KILIKIAK JOTZEN
GOAZEN GUZTIOK FESTARA
MUGITU ZAITEZTE!!

 DANTZARA BAI BAI
FESTARA BAI BAI LAGUNAK BAI BAI
ONGI PASATZEKO MODU ONENA
 KALEAK, IRRIEZ BETETZERA
Ran Rober Ran-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Ran roberra

UZATAIAK GORA GORA
LURRETIK ZERURA,
JIRA ALDE BATERA
TA GERO BESTERA
TA BEHERA, BEHERA, BEHERA
TA BEHERA, BEHERA , BAI
UZTAI BARRUAN PRESO
GELDITU NAIZ ORAIN.
RANROBERRAN,
PU, PU, PU, PU, PU, PU, PU!
RANROBERRAN,

PU, PU, PU, PU, PU, PU, PU!
Riki riki
Riki riki
Xalala, riki, riki
xalala riki ri.
Dutxan dardaraka
ur hotzarekin.
Hartu esponja eta xaboitu
burua busti,
igurtzi, garbitu
zilbor eta titi.
Jira bira ipurdia
mugitu beti
bi oinetan bukaera
ez dago gaizki.

Xalala, riki, riki
xalala riki ri.
Dutxan dardaraka

ur hotzarekin.
Samba olele
Samba olele

SAMBA, SAMBA, SAMBA OLELE
SAMBA, SAMBA, SAMBA OLALA
SAMBA, SAMBA, SAMBA OLELE

PISA NA BARRA DA SAIA
Sagu txiki
Sagu txiki

SAGU TXIKI, SAGU MAITE
ZULOTXOAN GORDE ZAITEZ
XAPIK IKUSTEN BAZAITU,
KRIS-KRAS JAN EGINGO ZAITU.
-EZ NAU JANGO!

-JANGO ZAITU!
Saltoka saltoka
Saltoka saltoka

SALTOKA SALTOKA
NABIL NI GUSTORA
SALTO ETA SALTO
GU SARTU ARTE
SARTU GAITEZEN DENOK
ETA DENOK ELKARREKIN
SALTO ETA SALTO

ESERI ARTE
Santa Ageda
Santa Ageda

Santa Yageda Yageda
bihar da Santa Yageda
bihar da Santa Yageda eta
gaur haren bezpera gaua



Zorion etxe hontako denoi,
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz
ezta ere oinetakoz,
baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.


Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratua deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.



Senda miriku
Senda miriku

SENDA SENDA MIRIKU

OILO KAKA XIRIKU
Sorgina pirulina
Sorgina pirulina

SORGINA PIRULINA
ERRATZA GAINEAN.
IPURDIA ZIKINA
KAPELA BURUAN.
SORGINA, SORGINA
IPURDIA ZIKINA.
TENTELA ZARA ZU?

EZETZ HARRAPATU!

Txakur bat erosi dut-Manolo Urbieta (zarauztarra)
Txakur bat erosi dut
TXA-KUR-BAT-E-RO-SI-DUT
TXAKUR BAT EROSI DUT
ZAUN, ZAUN, ZAUN
MERKE AZOKAN
ZIKINA ZEGOEN (E)TA
ZIKINA ZEGOEN (E)TA
SARTU DUT BAINERAN
ZAUN, ZAUN, ZAUN, ZAUN
TXAKUR BAT EROSI DUT
MERKE AZOKAN
ZAUN, ZAUN, ZAUN
TXAKUR BAT EROSI DUT
MERKE AZOKAN
ZAUN, ZAUN.
KATU BAT EROSI DUT
MAU, MAU, MAU...
ASTO BAT EROSI DUT
A, A, A...
ARDI BAT EROSI DUT
ME, ME, ME...
Tximeleta mendian-MANOLO URBIETA (zarauztarra) Xirula Mirula
Tximeleta mendian

Tximeleta mendian
lore baten gainean,
hegoak geldi zeuzkan
gaixoturik zegoan.

Tximeleta bakarrik,
tximeleta tristerik.
Nork nahi luke sendatu
tximeletatxo hori?

Tximeleta mendian…

Lorez lore hor dabil
burrun-burrun erlea.
Ikusiko ote du
tximeleta gaixoa?

Tximeleta mendian…

Erleak ikusirik
tximeleta gaixorik,
nik sendatuko zaitut”
dio tximeletari.

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz-pozik esan zion:
mila esker erlea”.

Erlea badijoa
bere erlategira,
tximeletatxoarentzat
eztia ekartzera.

Tximeleta mendian…

Etorri zen erlea
ezti goxoz betea,
ezti hartatik jaten
tximeleta hasi zen.

Tximeleta mendian…

Bi hegotxoak laster
hasi ziren mugitzen.
Erleak tximeleta
eztiz sendatu zuen.

Tximeleta mendian
lore baten gainean.
Poz-pozik esan zion:

mila esker erlea”.
Txori txiki bat
TXORI TXIKIA

Txori txikia negarrez ari da
Txio txioka amari deika (bis)
Goizean Goiz abitik ihes egin du
Iluntzean basoan galdu zaigu
Txio,txio
Urtxintxa
URTXINTXA

URTXINTXAK OIHANIAN JAUZIKA

ALDAXKATIK ALDAXKARA.
ZUK ERRADAZU, AMA, ZENDAKO
EZ DIREN ERORTZEN LURRERA?

NIK ERE NAHI NUKE

IZAN URTXINTXA BEZALA!
HAIN GORA, HAIN TREBE,
IZAITEKO LIBRE!

URTXINTXAK OIHANIAN ZINTZILIK,

BURUZ BEHERA BUZTANETIK.
ZUK ERRADAZU, AMA, ZENDAKO
EZ DUTEN BURUKO MINIK.

NIK ERE NAHI NUKE

IZAN URTXINTXA BEZALA!
HAIN GORA, HAIN TREBE,

IZAITEKO LIBRE!
Xamur katua
XAMUR KATUA

XAMUR IZENA DU GURE KATUAK
GUSTURA HARRAPATZEN DITU XAGU GUZTIAK
MINGAINAREKIN GARBITZEN DU GORPUTZA
URA GORROTO DU BAI BEROA BAI HOTZA
AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,
AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)
JOLASTEN DU NI HARRAMAZKATUZ
IBILTZEN BAINATZAIO ASKO ZIRIKATUZ!
EGUZKITAN ETZANDA SABELA GORA
DENEN HANKEN INGURUAN LAZTAN BILA DOA
AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,
AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)
PENTSUA DU DENETAN GUSTUKOENA
BAINA MAHAIERA IGOTZEN DA GAZTA LAPURTZERA
HANKA LUZE HOrIEKIN OSO AZKARRA DA,
ARE AZKARRAGOA TXAKURRIK HAN BADA.
AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,
AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)
GAUA IRISTEAN URRUMAKA HASTEN DA,
LOTARAKO GARAIA HELDU EGIN BAITA.
DENAK LOTAN DAUDELA, IXIL-IXILIK
OHEAN SARTZEN DUT, LO EGITEKO NIREKIN...
AI, OI, AI, XAMUR GURE KATUA,

AI, OI, AI, XAMUR BIHURRIA DA (BIS)
"Xoxoak galdu du burua"
Xoxoak galdu du burua

Xoxoak galdu du burua
Burua, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du begia
Burua, begia, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du lepoa
Burua, begia, lepoa, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du mokoa
Burua, begia, lepoa, mokoa, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du hegal
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du buztana
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, buztana, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?

Xoxoak galdu du bihotza
Burua, begia, lepoa, mokoa, hegala, buztana, bihotza, xoxua, gaixoa
Nola kanta, nola xirula, nola kanta xoxuak?
Zubiri zubiri
Zubiri zubiri

ZUBIRI- ZUBIRI
NONGORI NONGORI
NONGO ALKATE ZERADE
FRANTZIAKO ERREGEAREN
SEME-ALABA GERADE
ZUBI HONTATIK
PASATZEN DENA
HEMEN GELDITUKO DELA

HEMEN GELDITUKO DELA.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina