2016/10/23

ANJE DUHALDE- "Gogoaren baitan"

Gogoaren baitan-Anje Duhalde

Erabaki nuen tinko ‘ta fermuki
Ez zitzaidala gertatuko
Maitasun saretan ez nintzela berriz
Ustegabean eroriko.
Bi begi izpitsu irrifar ezti bat
Izan dira ene galtzaile
Geroztik hor nabil arantzetan dantzan
Ezinezko amets sortzaile
Urrezko txanpon bat eman gogo nuke
Sorgin bat bilaka banedi,
Ezina egikor aldatzeko aina
Gezurra bihurtzeko egi.
Zer den ona edo zer ote den txarra
Jakin beharko nukelarik
Sumendi gainean erretzen ari naiz
Ba al dago irtenbiderik.
Zu hor zaude, dantzan jautzitan
Zer debru, bada, pasatzen zait
Gogoaren baitan.

Geroak zer dakar? Ez dut pentsatu nahi
Uneak nahi ditut bizi
Lau egun dira ‘ta bi omen lainotsu
Galtzera ez ditut nahi utzi.
Hitzaren jokoan, itxura emanez
Gorde nahiko nuke dena
Biluzia nauzu izan zarelako
Egoera hunen sormena.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina