SKAKEITAN "Orekariak"
Orekariak-Skaiketan
Itsasoak
erantzunak balitu bezala
Isiluneek urratu dizute azala Haizeak edonora eraman ditzala Galdera guztiek sortutako itzalak
Agian
zalantzek mantentzen dute oreka
Uraren
dantzek indartzen diraute erreka
Nahiz
eta bidean harrien kontra jo tarteka
Haizea
sor liteke soilik hasperenka
Gau
berberean ilun ta argiarekin dantza
Sartu
ta azalean bizirik zaudela dioten zauri ta arantzak
Egun
ta gauaren arteko balantza
Orekak
askotan badauka kolore grisaren antza
Auskalo
orain zein ote den erroa
Inoiz
kiskali ezinik bilatuz beroa
Betiko
soilik orekariak
Sokaren
gainean eraiki nahian geroa
Ametsetan
korrika nagoela izar bat jarraitzen, ta harrapatzen naute,
mozkor
itsuenaren antzera, piloto automatikoa ahaztu det ta sentitzen det
baino
behin eta berriz eroriko ez banintz ziur nago ni zalantzen gerlari
ezinezkoa nukeela nere muturrean izarra ikustea pausoka aldentzen den
bakoitzean
Ametsetan
korrika itsasora nihoan zuzen, olatu bakoitzak galdera ikur bat
zeuken, zalantza tarten ondoratzen hasi nintzen, baino bela nenbilen
hanka ta besok astintzen, ura tragatzen ikasten da igerian, bizitza
honek jarri gaitu txuri ta beltzen erdian, sokaren dardaretan
aurkitzen dunak saria badaki zer sentitzen dun orekariak.
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina