2016/03/17

ZEA MAYS "Negua joan da ta"

ZEA MAYS "Negua joan da ta"
Negua joan da ta-Zea Mays

Elurrak joan direnean nire mendien artean
Eguzkia teloian atzekaldean da
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa
Aspaldi antzeztu ez duen obra honetan
Izpi txiki txikiren bat agertuz doa gaurkoan
Poztasun handi batek besarkatzen nau
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Nire arima hotzak ez du sinizten eta
Laztandu nazazu orain, ur urdinen artean
Orain lainorik ez da, aurpegi biluziak
Ta larrua jotzean garrasirik ozenena,
Gordin amaigabea, negua joan da ta.
Jaio berrien antzera taupaden beharra dut orain
Belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
Izara guztiak erre ditut eta
Soinu bakar bakarra zure bularraldean
Negua joan da ta
Borobildu zaizkit ertzak zure ondoan
Izpi lasaigarri bat

Negua joan da ta, negua joan da ta

ZEA MAYS "Kukutza III"

ZEA MAYS "Kukutza III"
Kukutza III-Zea Mays

Lehenengotik hirugarrenera
4. pisutik espaziora
Metro karratuetatik kilometroetara
Ezerezatik osotasunera
Txikitasunetik handitasunera
Ametsetatik errealitatera
Eskuak altzatuz erabakiak,
Eskuak batuz eraikia,
Eskuak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Hutsa betetzen duena
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak.
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupada bakoitzaz koloreztatuz zuri beltza
Taupada bakoitzaz irribarre bat
Ideiak bultzatuz erabakiak,
Ideiak batuz eraikia,
Ideiak nahastuz zabaldua.
Kukutza, bihotz bat gure aurrean,
Indarrez betetzen gaituena
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak
Taupadaka esnatuz geldirik gaudenak
Taupadaka esnatuz lotan gaudenak
Taupadaka esnatuz etsita gaudenak
Taupadaka esnatuz minduta gaudenak

ZEA MAYS "Itsasoa"

ZEA MAYS "Itsasoa"
Itsasoa-Zea Mays

HITZ EZBERDINEN JABE NIRE ETA ZURE AMETSEN IDAZLE
NIRE BETIRAKO MAITALE ZU ZARA ITSASOA ALKOHOLETAN ETA
ODOLETAN BLAI DAUDEN NIRE ESKUAK AURPEGIRA
ERAMATEN DITUT NEGARRA ISILDU NAHIAN NIRE AHOTSA ISILDU
NAHIAN NIRE MINAK ITO NAHIAN PAUSU BATZUK AURRERA
EMATEN DITUT HOBETO SENTITU NAHIAN ETA BIZITZAN EGINDAKO
GUZTIA ZIGARRO BATEN KETAN ITOTZEN SAIATZEN NAIZ
BANOA ZURE BARNERA ZURE EGIAREN ARIMARA ZURE
BIHOTZAREN PARERA BANOA NIRE BIZITZAREN AMAIERARA ZUGAN
ITOTZERA ITSASOA ZURE GARRETAN ITOTZEAREN
BELDURREZ ITSASOA ZURE PARETEN ZURIA APURTU NAHIEZ
MAITATZEN GORROTATZEN ZAITUT, ZU ZARA ITSASOA HOR
ZAUDE ZU NIRI OIHUKA NIRI DEIKA ETA BEGIRATZEN
ZAITUT ZURE ILUNTASUNEAN, ZURE URDINTASUNEAN

NIRETZAT GAUR ZAITUT GORRIZ JANTZIA

ZEA MAYS "Ilunetan"

ZEA MAYS "Ilunetan"
Ilunetan-Zea Mays

Euriak itoa, etxean ezkutu-gordeka, uholdea oroipenetan
Itsasoa ahaztu du egunotan
Aterki azpian sortu egin den mikromundua
Beltzez tintatu egin da
Beltzez orduan doaz hitzak, ta beltzez sentimenduak doaz
Ta beltzez ilundu egin zaizkio pausu handiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
hezetasun amaigabea, ta haren hezurrek belakiak bezela
xurgatu dituzte ur litroak
Ur beltzez beterik hitzak, ta ur beltzez beterik sentimenduak
Ta ur beltzez bete zaizkio ere birikiak
Argiaren bila doa, ilunak beldurtzen du ta
baina agian ilunetan, hobeto ikusten da
begi biak itxita, arnas sakon hartuta
galdutako erantzunak, berriz aurkitzen dira

hobeto ikusten da, ilunetan

ZEA MAYS "Ilargiak badaki"

ZEA MAYS "Ilargiak badaki"
Ilargiak badaki-Zea Mays

Ilargiak badaki izarrek esanen dutela uztailaren
Gau hartan aurkitu ez zinela ilargiak badaki izarrek
Esanen dutela saiatu zinela,
Beti horrela ez zarela zergaitik,
Zer den, noren,
Nor zaren bakardade horren
Agintari non zauden,
Zergaitik zaren min haundi
Horren agintari konturatu
Zara egunak luzeak direla
Eta laburrak geratzen diren
Orduak eskuak tinko jarraitzen dute,
Mundu hontan baina ez,
Zure arimarenak gau horrek oihukatzen
Dizu galdetuz zer egin duzun
Bizitza hontan gau horrek
Oihukatzen dizu maite
Zaitut hotz amaigabe
Batek zure gorputza
Zulatzen du gauaren
Oihuak dira ez zaitez aldatu

ZEA MAYS "Ihes"

ZEA MAYS "Ihes"
Ihes- Zea Mays

Bide zuzenetik oker
bide laburretik ezer ez
galdu denaren dudak besterik ez
Haran berrien bila dabil
zauriak garbitzekoa
bere bihotzeko leku izkutua
Ta arrazoia urratu dion orbanetik ihes
malkorik ez, malkorik ez
Gelditzen diren arrastoetatik ihes
sentimenduetatik ihes,
min sakonetatik
ta badoa ihes
Ezer ez duenarentzat lapurren beldurrik ez da,
biluztasun osoz,
aurrera doa
Dena galdua duenaren,
desesperazio hutsez,
salto egiteko, beldurrik ez

ZEA MAYS "Hurbil"

ZEA MAYS "Hurbil"
Hurbil-Zea Mays

Ez dut malkorik nahi nire ni suizida
Ateratzen denean
Egindako mila ezkutatzen dira
Haginen artean
Beste hainbeste ere nire sabelean
Egin dute gordeleku
Ta erortzen denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean
Zu zaitut hurbil…
Benetan galdu naiz, aztarnak joan dira
Ezabatuz bidea
baina lasai nago eskua altxatzean
zu zaitut aurrean
zu zaitut hurbil…
Berriro hemen dira noizbait joan zirenak
Ta ez ditut nirekin nahi
Kantzaturik nago piztia asetzeaz
Akatzeko prest naiz
Egunero noa galtzen piezatxo bat
Nire bizi puzzlean
Ta jausten denean ur gazi tanta bat
Zu zaitut aurrean

ZEA MAYS "Gorputz pentsamendu huts"

ZEA MAYS "Gorputz pentsamendu huts"
Gorputz pentsamendu huts-Zea Mays

Kobrezko arteriak
Hezur hustuak
Metalezko zilindroa
Hodi desenkarnatua
Nor nintzen?, zer naizen?
Hodiak bezela…
Gorputz pentsamendu huts
Hodiak hodi, gorputzak gorputz
Hala izan behar du
Gorputz pentsamendu huts

ZEA MAYS "Gelditzen dena...isiltasuna"

ZEA MAYS "Gelditzen dena...isiltasuna"
Gelditzen dena...isiltasuna

Uretan galtzen den laztana bezela, naiz
Uretan itotzen den arnasa bezela
Uretan isiltzen den oihua bezela, naiz
Uretan iluntzen den argi izpia bezela, naiz
Uretan hiltzen den olatua bezela, naiz
Uretan ahazten den zenbakia bezela
Uretan lehortzen den ahoa bezela, naiz
Uretan pizten den zulo beltza bezela, naiz
Gelditzen dena...isiltasuna
Uretan isurtzen den hodeia bezela, naiz
Uretan ahitzen den haizea bezela
Uretan jaio den orbela bezela, naiz
Uretan anizten den desertua bezela, naiz
Barne barnean itotzen naiz,
barne barnean murgiltzen naiz,
barne barnean itotzen den haizearen oihuarekin bat,
galtzen den uretan itotzen naiz.

ZEA MAYS "Gaur"

ZEA MAYS "Gaur"
Gaur-Zea Mays

Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
Urteak 10 dituenean
11 aldiz erori egin naiz
300ekin hezur guztiak hautsita
Suposatzen da ikasiaz
Berriro jausten ez zarela
baina niretzat teoria
Faltsua da
Denbora galtzen trebea naiz
Zerrenda luzeen erregina
Idatzitakoa galtzeko ere aparta
baina egia esan
maite ditut nire akatsak, nire huts guztiak
ta ez naiz ezkutatuko besteen aurrean
suposatzen da ikasiaz berriro jausten ez zarela
baina beste behin egin dut gaur, gaur, gaur, gaur
ta hurrengoan altxatuko naiz
ta berdin zait dena!!!
Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur
Bikaina naiz arte horretan!

Berriz ere erratuko naiz, gaur, gaur, gaur

ZEA MAYS "Elektrizitatea"

ZEA MAYS "Elektrizitatea"
Elektrizitatea-Zea Mays

Belar artean, bakardadean bilusik dantzan
Oinak bustirik, lurraren erdian
belarrarekin jolasean
pentsamenduak joan egin zaizkit
egunarekin batera iluntasunak,
hartu egin nau,
negar malkoak gau ilun honen azken arnasketaren
azkenengo segunduetan nik ere oihukatu egingo dut
munduak ahazten banau,
lur honek askatzen banau
zerbait utzi beharko dut
behintzat euri tanten artean
ilargiak erakusten duen
aurpegiaren aurrean
eskatzen diet oihukatuz izar galduei
nire negar malkoek ernal desatela lurra
nire arimarekin, energia banaiz
badaezpada banoa,
hegaka ez bada ez noa
nire gorputzak ezkatzen dizkidan ate apurtuetara
badaezpada banoa,
hegaja ez bada ez noa,
hegaka ez bada ez noa
ispiluan ikusten dudan elektrizitate lur-jausira
energiak lur-jausira narama,
nie neu ere nergia banaiz
lurrean betirako idatzirik geldituko naiz,
elektrizitatea banaiz,
elektrizitatean banaiz
lurrean idatzirik geldituko naiz.

ZEA MAYS "Besterik ez naiz"

ZEA MAYS "Besterik ez naiz"
Besterik ez naiz-Zea Mays

Azalez jantzita ditut hezurrak
Eta kolpez jantzi ditut beldurrak
Gezurrik ez dut poltsikoan
Ireki dizkidazu ateak
Hautsi dizkidazu leihoak
Dudan onena azaleratu eta
Hondoratu dizkidazu mamuak
Eta ni, ni hemen naiz, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz,
Zugan bizi nahian arima guztiak zurgatzeko gai naiz.
Zureztatu dituzu nire ametsak
Besarkatu dizkidazu nire hitzak
Harrotasunez bete dizkidazu birikiak.
Dena ematearen beldurrik ez dut orain, biluzik zure aurrean,
Besterik ez naiz
Zugan iraun nahian errotazioa gelditzeko gai naiz
Zugan oxigeno izan nahian baso eta oihan izateko gai naiz
Zugan gelditu nahian denbora hiltzeko gai
hiltzeko gai
hiltzeko gai naiz.

2016/03/16

VENDETTA "Udarako gau luzeak"

VENDETTA "Udarako gau luzeak"
Udarako gau luzeak-Vendetta

Ta zure eskutik kilometroak egin
Herriaren begietan ospatzerik ikusi
Gose direnen izenean
Batikanoa erortzen ikusi
Ta zure eskutik debekaturikoa egin
Tiroka dabiltzan haurrak jolasetan ikusi
Preso direnen izenean
Harresiak sutan ikusi
Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak
Ta zuretzat
Euskal Herriko gailurrak
Zutik gaudenaren seinaleak
Ta zure eskutik beldurrik gabe bizi
Aldaketa bat munduan hil aurretik ikusi
Herri zapalduen izenean
Buruak erortzen ikusi
Ta zure eskutik bidean aurrera egin
Negarrez bizi direnen irribarrea ikusi
Zeruko hodei grisen artean
Argi izpi berriak ikusi
Ta zuretzat
Udarako gau luzeak
Abesti honen akordeak
Ez utzi malkorik ezpainetara iristen

Irri hori lausotzen duen zauririk zabaltzen

VENDETTA "Hemen"

VENDETTA "Hemen"
Hemen-Vendetta

Indarraren eredu zara.
Denon harribitxia.
Irrifarre hura piztean
eta hortzak estutzean.
Herri honek batu gaittu bidean,
gaztetako ametsekin borrokan.
Hitz hauek idatzi dittut zuretzat,
zurekin batera dauden bihotz urratuentzat
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara
ta hemen gaittuzu betiko
Jakin bide luze honetan
bakarrik ez zauzela
Danan indarra eskuetan,
kemena bixotzien
Herri honek batu gaittu bidean,
gaztetako ametsekin borrokan.
Hitz hauek idatzi dittut zuretzat,
zurekin batera dauden bihotz urratuentzat
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara
ta hemen gaittuzu betiko
Gogor ekin herria hirekin,
gogor ekin kaleetan ikusi
begitako disdira hori
Txokora eta zabalera
emaiok egurra
Gogor ekin.
Gogor ekin
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu betiko
Hemen gaittuzu eztarrietatik eskutara
ta hemen gaittuzu betiko (x2)

VENDETTA "Ekainak 24"

VENDETTA "Ekainak 24"
Ekainak 24-Vendetta

Ekainak 24, gabon. Herrian zer berri?
Neurea malkoz busti ta zeuena egin
Idatzi soilez eztut min hau inola hanpatzerik
Orbela daraman bezala, haizeak narama ni
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
IDATZI SOILEZ EZTUT MIN HAU INOLA HANPATZERIK
ORBELA DARAMAN BEZALA, HAIZEAK NARAMA NI
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Eskutitzetan zuek orain berdin sentitzea
Ondo dakizu ama eztela hain erreza
Ametsak zirriborro baten idaztea zer da
Gero garbira pasatzeko astirik ez bada?
Haizeak eman ditu, milaka abesti
Haizeak eman ditu, nahi nuke nik jakin
AMETSAK ZIRRIBORRO BATEN IDAZTEA ZER DA
GERO GARBIRA PASATZEKO ASTIRIK EZ BADA?
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik
Urrun zaituztedanetik
Negarraren negarrez eztut muxu ematerik
Ta enuke inolaz orain hau esan beharrik:
Bide luzea dugun arren, goazen elkarrekin
Izarrak gurekin baitaude, ametsen zaindari
BELDURRIK EZ DEN BIHOTZETAN
AITAREN MALKOETAN
MEMORIA GAZTE GARAIETAN
LAGUN MINEN BESARKADETAN
UDAKO GAU LUZETAN
URRUN SENTITZEN DUDAN HERRIKO KALEETAN
San Juan suak senti nahirik
Bero haren falta dut nik
San Juan suak senti nahirik

Urrun zaituztedanetik

VENDETTA "Egunero"

VENDETTA "Egunero"
Egunero-Vendetta

Every day things are getting worse
Every day things are getting worse
Time's so hard Yeeeh, la la la la, woh oh
Time's so hard Yeeeh, la la la la, woh oh.

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

Merkatura eraman zintudan
eta denok parre ene txakurrari
ez dago kerik surik gabe, badakizu
altxa behar da burua.

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

sasoi latza haiek, lalala, oh oh lord!
sasoi latza haiek, lalala, oh oh lord!

Egunero...

Egunero dena okerrago
Egunero dena okerrago.

Egunero dena okerrago...

VENDETTA "Begitara begira"

VENDETTA "Begitara begira"
Begitara begira-Vendetta

Jaitxi zaitez palkutik momentutxo batez
ta hartu lekua ene lagunen artean.
Begiraiguzu denoi zuzen begitara
azalpena ugar zor dizkiguzu ta.
Esaiguzu hizkuntza hau ez dela geurea
herri faltsu bat izan dugula maite.
Geure arteko besarkada ta malkoak
lekuz kanpo sentitzen dituzun horrek.
Begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Zeure palku-kideek entzun ez dezaten
uzkurtu eta esaidazu belarrira
bizi-bizirik dela ez al duzun ikusten
neurea ta neure lagunen herria
Zoritxarrez badakit galderen kantu hau
entzungo duen azkena zeu zarela.
Beraz amestuko dut kalean topatu
ta honakoa oihukatuko dizudala
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
Lurretik lorera, loretik bihotzera
legetatik urrun, malkotatik gertu
esaidak lagun, eskutik helduta begitara
herrian zutik jarraituko diagula
begitara begira
begitara begira
lekuz kanpo gaudela esaiguzu
begitara begira
begitara begira

lekuz kanpo gaudela esaiguzu (x2)

URKO "Guk euskaraz"

URKO "Guk euskaraz"
Guk euskaraz. Urko

Guk euskaraz
Zuk, zergatik ez?

Euskara putzu sakon
eta ilun bat zen,
eta zuek denok
ur gazi bat
atera zenuzten
handik nekez

Orain zuen birtutez
zuen indarrez
euskara
itsaso urdin
eta zabal
bat izanen da
eta guria da.

Nik eta zuk
egin behar dugu
Euskal Herria
gure buru.

THE USKI´S "Katuek bezala"

THE USKI´S "Katuek bezala"
Katuek bezala- The Uski´s

Katuek bezela hormatik ixoten naz uuu
zu ikusten bazaitut, hamen nire ondun. uuu
Kaletik noie noiz ikusiko zaitut ostabe.
Bero-bero ipinten naz zu hurbil bazauz.
Zelako neska katxarrue!
Maitie! Neuk emongo dotzut bizune.
Zuk preparau txokolatie ta neuk bustiko dot ogixe!
Katuek bezela hormatik ixoten naz uuu
zu ikusten bazaitut, hamen nire ondun uuu
Etzara fijaten, zuretzako enaz ezebez
Ederregixe zara, nitzat ederrena!
Emoztazu zure zati bet!
Gaba bat eta jango zaitut guztixe!
Zuk berotu eixu labie,
ta neuk sartuko dot postrie.
Katuek bezala hormatik ixoten naz Uuu

zu ikusten bazaitut, hamen nire ondun.Uuu

TADUSAK "Bide luzea Ternuarat"

TADUSAK "Bide luzea Ternuarat"
Bide luzea Ternuarat-Tadusak

Kontxatik doa untzia,
Han konpania guzia,
Ternuarat badoazi
Zerbait nahiz irabazi.
Bide luze Ternuarat,
Itsasoa zabal harat,
Zubirik ez pasatzeko,
Marinelen salbatzeko.
Itsasoaren gainean,
Untzi tzar baten menean,
Marinelak irriskuan
Herioaren eskuan.
Haize largoz badoazi
Zabalerat irabazi
Itsasoan barna urrun,
Begiz ezin ikus Larrun.
Han jotzen ditu kontristak,
Bendebal haize tenpestak
Denbora gaiztoa sartzen,
Gabitau biak erortzen.
Zeru guzia isuri,
Babazuza eta uri,
Marinelak trenpatuak,
Hotz handiak jelatuak.
Bela guziak harturik,
Belatxoa anekaturik
Untzia badoa segiz
Itsasoa handiegiz.
Gau beltzean ilunbean
Untzia tormentapean,
Aparailua desegin,
Ilunez deus ezin egin.
Elementak badarontsa,
Itsasoak abarrotsa,
Haize tenpesta uxia da
Itsasoan maskarada.
Marinelak harrituak
Tronpen jotzen unatuak,
Gabetu indar guziez
Etsitu bere biziez.
Furakanaren furia
Ifernuko iduria,
Satan beltzak darabila
Untzien galtzen dabila.
Uhainek untzia joka,
Gora behera saltoka,
Eta branka pulunpaka,
Kostaduba arrolaka.
Uhin baten bizkarrean
Bi uhinen hondarrean
Tirabira darabila,
Untziak agertzen gila.
Bere mastak galdu ditu,
Untzia motz da gelditu,
Itsasoak hautsi lema,
Trebes galtzerat darama.
Uhin hautsiak gainetik
Iragaten trebesetik,
marinelak erorika
Untzi askan igerika.
Gaineko zubia hautsi,
Ura tilaperat jautsi,
Tilapean ura gora,
Untzia doa hondora.
Marinelak biluziak,
Luzatu nahiz biziak,
Uhinpean igerika
Untzi puskei atxikika.
Marinelaren bentura
Itsasoan sepultura,
Sekulako bere fina,

Etxerako berriz mina

SUGAN "Zarena zarelako"

SUGAN "Zarena zarelako"
Zarena zarelako-Sugan

Eutsi, borroka bakarrari
izatera heltzeko, zarena zarelako
hutsez, bakar bat gehiago.
Nagusit zaitez, zeure lekua baduzu
bermatu, lotu, bilatu, aurki ezazu.
Zuk, zeure kabia hornituz
hitz merke ta txiroez at
jaten eman buruari, ez inori, zeuri beti.
Jakin zuloan topatzen,
barnetik ateratzen,
zeharko, itzuliko, garrasika.
- Eutsi...-
- Segi, zuzen bide ertzean
gaztigatu dizugu, aurrera jarraitzeko
atzera ez begiratzeko.
Egunez egun zihur
nahi hura ikusten dugu
ez arduratu, irtenbiderik ez badu.
ustez jakin badakizu
nolakoa zaren zu
galdetzu gero akabo, mututa, ixilik, zero.
Jaklin ezean onartu
uste ere ezin dela
izan, sinestu, aitortu, ezagutu
- Eutsi...-
- Segi...-

2016/03/15

SKASTI (zarauztarra) "Txorimaloa"

SKASTI (zarauztarra) "Txorimaloa"
Txorimaloa-Skasti

Gaur ere ez du txorimaloak hitzik egingo,
eta ez da zer kontatu ez daukalako.
Gaur ere bakarrik egin beharko du lo,
eta ezingo du eskurik mugitu azkurak kentzeko, kentzeko.
Azkurak kentzeko!
Mugak jartzen dizkigun erregimaren militante sentimentalak
izateko ohitura txar hori... apurtzera gatoz.
Apurtzera gatoz!
Txorimaloa munstro bat da txorientzat,
txorimaloa itzala da azaloreentzat.
Txorimaloa estatua da zuhaitzentzat,
baina protagonista bakarra da kantu honentzat, honentzat.
Bihotza saltzean,
ez dago atzera bueltarik;
aloka daiteke,

galtzeko beldurrik gabe.

SKASTI (zarauztarra) "Oskuro"

SKASTI (zarauztarra) "Oskuro"
Oskuro-Skasti

Ilargi betea den gau ero horietako batean,
kale bazter guztiak argiak hartzen dituenean,
ez dut eguna nahi, ez dut zure konpainia behar;
alaiago naiz gauaz, zure ondoan egon beharrean.
Gauak asetzen ‘dit’, gauak gehiago ematen dit.
Alaiago naiz nire ondotik joan zinetik,
suzko izotzei nire barrena ez emateagatik,
askatasuna beste era batean sentitzeagatik...
Ta oihu egingo dut,
nire arimarengatik,
oihu egingo dut.
Utzi ni izaten,
utzi nia aldarrikatzen;
amestu beharrean
beste era batera sentitzen, sentitzen...

SKASTI (zarauztarra) "Mesopotamia Aretoa"

SKASTI (zarauztarra) "Mesopotamia Aretoa"
Mesopotamia aretoa-Skasti

Euriari mezu bat idaztean,
ez ahaztu helbiderik ez duela.
Liburutako denboren metrikan,
hondarra ta harea ez dira berdin.
Milaka erreinuren aurrekari,
sarraski onartuen gudatoki.
Historia ta istorioa ez dira inoiz aretoetan kontatzen.
Damu naizen arren, euriak hartu du erabakia.
Errespeta dezaten orduko antzezleen eszenatoki.
Damu naizen arren, euriak hartu du erabakia.
Errespeta dezaten orduko antzezleen eszenatokia., tokia, istorio.

Baina, hala ere, saiatzen gara Mesopotamia hankaz gora jarri zutenak aurkitzen.

SKASTI (zarauztarra) "Hiru 3"

SKASTI (zarauztarra) "Hiru 3"
Hiru 3-Skasti

Bata beti bakarrik, gabeziek jota,
(e)ta biko kontutan, berriz, elkarri mokoka;
HIRUan hasten da errealitatea.
Talde baten alde lan egiten dute
ta euskaraz bizitzea arras maite dute.
HIRUan dago komunitatea.
Eta taldea HIRUan hasten da, baina ez da hor bukatzen.
Aro berri honetan, berri naiz, baina ez nago bakarrik.
Irudimena preso hartu nahi ziguten (e)ta bai lortu ere.
Irudiekin mundu berri bat osatzen; hasi gaitezen behingoz marrazten.

HIRUan nago ni!!

SKASTI (zarauztarra) "Gure Mundua"

SKASTI (zarauztarra) "Gure Mundua"
Gure mundua-Skasti

Uzten badidazu Armenia,
emango dizut Txetxenia.
Emaiguzu, bada, Pakistan
eta zuentzako Afganistan.
...(e)ta zer egiten duzu Haitin?
Egon beharko zenuke Bangin.
Lagundu lehertarazten Irak,
eta gure kontu Kurdistan.

Uranioa uzten badidazu,
nik burdina emango dizut.
Emaidazu, ba, petroleoa
(e)ta gerra gure kontu doa.
Guretzat zuen uzta-lanak,
zuentzat preso talibanak.
Utzi hartzen zuen urreak,
(e)ta botako dugu erregea.

Gure mundua kendu digute...