Zazpi mendeko gauean gaude. Gure lore etan sasi, irrintzi, oihu, ele ta ulu, marmario ta garrasi, haize enbata, brisa, galerna, gaur garbi, bihar nahasi, xake taularen zuri beltzetan arrats gozo egun gazi. Ai itsasorik ez bageneuka zeri so negarrez hasi. Gure zuhaitza landatu dugu amildegi muturrean, adarrak daude ertzetik haruntz; sustraiak, berriz, lurrean, bihotz esteak estu helduaz esku baten ahurrean. Bertso berriak jartzera noa bere indar laburrean, Nola malko bat isuritzen den Isasoaren aurrean. Nola haizea gurazalea Eguzkiaren irteran Nola kaioak zorabioan Itxas embata besperan Pentsatsen nago gu ere berdin Ibiltzen ez ote geran Susmoa dauka gure patoa Itsasoa ez ote da Libre ta zabal dugu aurrean Baina ezin dugu edan Eldu herria sustraietatik Tira eta gora jaso Jarri kantauri aurrean eta Mantendu zutikan gizon Ispillu hortan ikus gaitezen Herriz herri hauzoz hauzo Sauriak gatzez itxi ditzagun Malkoak gure sera son Sano ta libre irla txiki bat Salbatuko gara kaso Azken arnasa eman nahi nuke eguna hiltzen ari da Azken arnasa eman nahi nuke Bertsoak entzuten dira Azken arnasa eman nahi nuke Kantari nator herrira Azken arnasa ematen dugu Eguzkitik eguzkira Azken arnasa eman nahi nuke Itsasoari begira Azken arnasa ematen dugu Eguzkitik eguzkira Azken arnasa eman nahi nuke Itsasoari begira Azken arnasa eman nahi nuke Itsaoari begiraZazpi mendeko gauean gaude. |
2016/02/15
BENITO LERTXUNDI - "Itsasoari begira"
Harpidetu honetara:
Argitaratu iruzkinak (Atom)
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina