2016/10/24

GOZATEGI "Emostaxu muxutxue" (J. Urbieta-
E. Pinatxo)
Emostaxu muxutxue-(Gozategi) Estitxu Pinatxo-Jon Urbieta

Emoixtaxux muxutxuek
maitie
hartuixu guruxun
guztixe
eroaixu bixotz
tristie
zure bixotzarekin.

Emostazu porrutxue
sorgine
ahetetxu baten
berdine
begitxu gorrixen
samine
sendatuixu nirekin.
Oinak hotz gabien, berbak irratixen
bero pixka bat gure neuke
berbaixu bajutxu, eskue helduixu
ez utzi laztanik eiteke.

Gero esnatzien lagaixu etzien
zure marrubi usaintxue
ta ez eixu pentsa ez dela erreza
gauza politxek pentsatzie.

2016/10/23

ANJE DUHALDE- "Gogoaren baitan"

Gogoaren baitan-Anje Duhalde

Erabaki nuen tinko ‘ta fermuki
Ez zitzaidala gertatuko
Maitasun saretan ez nintzela berriz
Ustegabean eroriko.
Bi begi izpitsu irrifar ezti bat
Izan dira ene galtzaile
Geroztik hor nabil arantzetan dantzan
Ezinezko amets sortzaile
Urrezko txanpon bat eman gogo nuke
Sorgin bat bilaka banedi,
Ezina egikor aldatzeko aina
Gezurra bihurtzeko egi.
Zer den ona edo zer ote den txarra
Jakin beharko nukelarik
Sumendi gainean erretzen ari naiz
Ba al dago irtenbiderik.
Zu hor zaude, dantzan jautzitan
Zer debru, bada, pasatzen zait
Gogoaren baitan.

Geroak zer dakar? Ez dut pentsatu nahi
Uneak nahi ditut bizi
Lau egun dira ‘ta bi omen lainotsu
Galtzera ez ditut nahi utzi.
Hitzaren jokoan, itxura emanez
Gorde nahiko nuke dena
Biluzia nauzu izan zarelako
Egoera hunen sormena.

2016/10/19

En tol Sarmiento "Zure mundua"
Zure mundua-En tol sarmiento

Munduaren egoerak eskatzen dit esnatzea
nire odolaren arima beti bizirik iraultza
baino zer da alferkeria
hobeto nago etzanda
Ta borrokak palioa baztertuta
Biharko kontuetan

Hau da gure mundua nahi dutenen modura inertziaren jokua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta ideiak arrastaka
Hau da gure mundua nahi dutenen modura ikuspegi lanbrotsua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta aldatzea
Biharko kontuetan

Ez gaitu ezerk txori-ontzen guztiak gaitu aspertzen
hotzak hitzak eta kexak jendearen ahoetan
Esan nahi gabeko ideiak bertan geratzen ba dira
Ta borrokak palioa baztertuta
Biharko kontuetan

Hau da gure mundua nahi dutenen modura inertziaren jokua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta ideiak arrastaka
Hau da gure mundua nahi dutenen modura ikuspegi lanbrotsua
Hau da zure mundua ia da bide ratua ta aldatzea
Biharko kontuetan

Ez utzi zure arima haizearen menpean
Ez pasa zure hisitzen kontra esanetan

2016/10/05

Ken Zazpi (Mikel Laboa) "Izarren hautsa"
Izarren hautsa-(Mikel Laboa) Ken Zazpi
Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts hartatikan uste gabean noizpait giûaden gu ernai.
Eta horrela bizitzen gera sortuz ta sortuz gure aukera
atsedenik hartu gabe: lana egiûaz goaz aurrera
kate horretan denok batera gogorki loturik gaude.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak

Ez dadukanak ongi ahi daki euketzea zein den ona,
bere premiak bete nahirik beti bizi da gizona.
Gu ere zerbait ba gera eta gauden tokitik hemendik bertan
saia gaitezen ikusten: amets eroak bazterturikan,
sasi zikiûak behingoz erreta bide on bat aukeratzen.

Gizonen lana jakintza dugu: ezagutuz aldatzea,
naturarekin bat izan eta harremanentan sartzea.
Eta indarrak ongi errotuz, gure sustraiak lurrari lotuz,
bertatikan irautea: ezaren gudaz baietza sortuz,
ukazioa legetzat hartuz beti aurrera joatea.

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
Beren aukeren jabe eraikiz ta erortzean berriro jaikiz
ibiltzen joanen direnak

Gu sortu ginen enbor beretik sortuko dira besteak,
burruka hortan iraungo duten zuhaitz-ardaska gazteak.
gertakizunen indar ta argiz
gure ametsa arrazoi garbiz egiztatuko dutenak

2016/06/14

Pelaio deunaren ereserkia-Zarautz

Pelaio deunaren ereserkia-Zarautz
Pelaio deunaren ereserkia

Zarauztarrak hartu zaitugu
Pelaio, Pelaio, zaindaritzat
Zugana gatoz fedez beterik
Pozgarri izan guretzat
Pozgarri izan guretzat.
Garbitasuna gordetzearren
Eman zenduan bizia
Lirio eder horregatikan
Utzi zenduan guzia
Alperrik dabil errege gaizto
Maltzurkeriaz betia
Zure bihotza aurkituko du
Pekaturako itxia.

2016/05/25

Kafe frantses baten

Kafe frantses baten
kafe frantsez baten

kafe frantsez baten, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen 
minue, minue, minue dantzatzen
kafe frantsez baten minue dantzatzen

Habanera

Habanera
Habanera

Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza
berdin kontsumi nezake
banilla gozo artean,
itsaso urrun batetan
irudimena galdurik
udaberriko euritan
larrosak pizten ikusiz.

Osaba komertzianterik
ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen
bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla fiûak
udako arratsaldetan,
errosario santua
neguko gela hotzean.

Ezpainek gordetzen dute
ezpain bustien gustoa
desiozko hotzikaran
etsipenaren tamalez,
gaua zelatan dakusat
kontzientzia bilutsik
badoaz orduz geldiak
gogorapenen hegalez.

Jaio giûen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Tabako, ron ta kanelaz
girotutako arratsetan
algarak entzuten ziren
Habanako putetxetan,
abanikodun mulatak
gauari haize egiten
musiken aide nagiek
odola erretzen zuten.

Jaio giûen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.